Urteko batzar orokorra egingo du Elgoibarko Izarrak irailaren 30ean

Barren 2025ko ira. 15a, 16:13

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du irailaren 30ean, eta bertaratzeko deia egin die elkarteko bazkideei. 

Irailaren 30erako deitu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak urteko batzar orokorra, eta bilerara deitu elkarteko bazkideak. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 18:30ean. 

 

AZTERGAIAK:

  • Lehendakariaren agurra.
  • Iazko memoria
  • 2025eko egitasmoak
  • Bailaratzea: BARRENetik BARRENAra
  • Galdera-erantzunak.

Bazkideren batek elkarteko arduradunekin harremanetan jarri nahi badu, ondorengo kanalak erabili ditzake: 

Telefonoa: 943 741 626

Watsappa: 643 499 169 

e-posta: kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus