Ludotekak ohiko ordutegian funtzionatuko du: martitzenetik eguenera, 16:30etik 19:30era, eta barikuetan eta zapatuetan 16:30etik 20:30era. Adinaren arabera banatutako bi txanda egongo dira, honakoak:
• 1. Txanda (16:30 – 18:00):
- Martitzena: HH5-LH1
- Eguaztena: LH2-LH3
- Eguena: HH5-LH1
• 2. Txanda (18:00 – 19:30):
- Martitzena: LH2-LH3
- Eguaztena: HH5-LH1
- Eguena: LH2-LH3
Ate irekien jardunaldia
Ate irekien jardunaldia urriaren 7an izango da Ludotekan, 18:00etan, San Inazio 9 zenbakian dauden instalazioetan. Nahi duten herritarrek parte hartu ahal izango dute, baina bereziki udal zerbitzu honen funtzionamenduari eta eskaintzari buruz gehiago jakin nahi duten haurren arduradunei zuzenduta dago.
Gaztelekuaren irekiera, adinka
Gaztelekuari dagokionez, irekiera adinka banatuko dute. Alde batetik, DBH2 edo zaharragoentzat (2012 eta 2008. urteen artean jaiotakoentzat, biak barne) lokala irailaren 15ean 16:30ean irekiko dute, eta lehenengo astean (irailaren 15etik 19ra) astelehenetik ostiralera egongo da irekita.
Hurrengo astetik aurrera berriz, hau da, irailaren 22tik aurrera, ohiko ordutegia izango du, asteazkenetik igandera. Asteazkena, osteguna eta igandeetan 16:30etik 19:30era eta ostirala eta larunbatetan berriz 16:30etik 20:30era. DBH1-ekoentzat (edo 2013an jaiotakoentzat) berriz, irekiera urriaren 1ean izango da ohiko ordutegian. Ate irekien jardunaldia urriaren 8an izango da Gaztelekuan, 18:00ean, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 4. zenbakian. Jardunaldi hau herritar guztiei irekita dago, batez ere, udal zerbitzu honen funtzionamenduari eta eskaintzari buruz gehiago jakin nahi duten nerabeen arduradunei.
Kontaktua:
- Ludoteka: 943 74 88 83 / 656 74 07 93 | ludotekaelgoibar@gmail.com
- Gaztelekua: 943 74 32 28 / 628 17 03 30 | gaztelekua@elgoibar.org | Instagram: @elgoibarkogaztelekua ]