Lanpostua betetzeko deialdian parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Unibertsitate gradua, diplomatura edo baliokideren bat izatea.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaroren bat egin izana, gutxienez 150 ordukoa, eta egiaztagiri ofiziala izatea (unibertsitatearena edo administrazio publikoarena).
- 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea (C1 maila).
Deialdiaren oinarri orokorrak 2024ko urriaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (190 zk.) argitaratu ziren, eta deialdiaren oinarri zehatzak 2025eko uztailaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (143 zk.). Era berean, 2025eko irailaren 10ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten lanpostu hori betetzeko deialdia.
Interesdunek prozesuan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute 2025eko urriaren 8ra arte (egun hori barne), www.elgoibar.eus/lan-eskaintza webgunean edo HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua).
Deialdiari buruzko informazio guztia Elgoibarko Udalaren webgunean kontsultatu daiteke: www.elgoibar.eus/lan-eskaintza.