Irailaren 15ean amaituko da Robotikako eta Bizilabeko hurrengo ikasturterako izena emateko epea

Barren 2025ko ira. 10a, 10:56

Bizilabeko gazteak zientzia eta teknologiaren arloko emakume profesionalekin eginiko topaketan, martxoan. Arg: Bizilabe

Herriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa bultzatzeko sortutako egitasmoak dira “Robotika Dibertigarria" eta "Bizilabe".

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek elkarlanean sustatzen dituzte eta zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa. Urritik 2026ko maiatzera, 7-16 urteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloekiko interesa, ikaskuntza eta sormena sustatzeko. 
Ikasle gaztetxoenek, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik laugarrenera artekoek, Robotikako ikastaroetan parte hartzeko aukera edukiko dute. Adin horretako haurrek robotak, bideo-jokoak eta bestelako asmakizun teknologikoak sortu eta programatzeko aukera izango dute. Horretarako, tresna didaktiko eta teknologikoak erabiliko dituzte, hala nola, Lego Wedo, Mindstorms, Makeblock, Arduino, Scratch, Unity edo Tinkercad. Robotika-saioak martitzen edo bariku arratsaldeetan izango dira, 17:30etik 18:30era, IMH Campus eraikinean.

Era berean, 10 eta 16 urte bitarteko gazteek (LH5-LH6 eta DBH1-DBH4), ikertzaile profesionalek gidatutako tailer eta proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Ikasturtean zehar, esperimentuak eta talde-lanean oinarritutako proiektuak egingo dituzte. Gainera, eskualdeko enpresak eta ikerketa-zentroak bisitatuko dituzte, sektoreko emakume profesionalekin harreman zuzenean.
Ikastaro horiek ere IMH Campusean egingo dituzte eguaztenetan eta eguenetan, eta ordutegiak ikasleen adinaren arabera egokituko dituzte.

                 Eguaztena            Eguena
LH 5-6     17:00 - 18:30         17:30 - 19:00
DBH 1-2   18:30 - 20:00        19:00 - 20:30
DBH 3-4   15:30 -17:00           ------

Izena emateko azken eguna irailaren 15a izango da: