Gurasoentzako euskara eskolak, Elgoibarren

Barren 2025ko ira. 10a, 10:29

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako hainbat euskara ikastaro antolatu dituzte, herriko ikastetxeekin elkarlanean. 

Ikastaroak pertsonalizatuak izango dira, ordutegiak gurasoen beharretara moldatu ahal izango baitira. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran eta baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.

Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dituzte eta irailaren 26an amaituko da izena emateko epea. Informazio gehiagorako: 943 742 731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK).