Irailaren 20an egingo dute bazkaria Karakate jatetxean eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Batzen duten dirua albaitaritzako gastuetarako eta katuak elikatzeko erabiliko dituztela jakinarazi dute. Izan ere, kaleko katuak esterilizatu eta babesten dituen elkartea da Katueder, eta, besteak beste, albaitaritza gastuak eta jatekoaren gastuak estaltzea dute helburu.
Bazkarian izena emateko azken eguna irailaren 18a izango da. Bazkarian parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Menuaren berri ere eman dute Katuederrekoek: haragi paella, entrekota patatekin, flana izozkiarekin eta edariak.
Interesatuek honako telefono zenbakira deitu beharko dute: 943 741 244.