Uda denboraldiko ordutegiei amaiera eman eta gaur sartu da indarrean negukoa Euskotrenen tren eta metro linea guztietan (L3 Bilbon).
Euskotrenen arabera, ordutegiak eta maiztasunak hezkuntza edo lan arrazoiengatik egiten diren joan-etorrietara egokitzea da neguko ordutegiaren helburu nagusia.
Euskotrenek honako linea hauek kudeatzen ditu:
- E1 Amara/Donostia-Matiko/Bilbo.
- E2 Hendaia-Lasarte Oria.
- E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
- L3 Metroa Bilbon: Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo.
- E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
- Sondika-Lutxana anezka.
Trena edo metroa erabiltzen dutenei ordutegiak aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu du Euskotren sozietate publikoak. Era berean, 944 333 333 telefono-zenbakian eta Euskotrenen geltokietan ere jaso daiteke informazioa.