Gaur zabalduko dute erakusketa eta irailaren 12ra bitartean egongo da ikusteko modua Kultur Etxeko erakusketa gelan, 18:30etik 20:30era astelehenetik zapatura eta 12:30etik 14:30era domekan.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Altzola oraindik ere auzo bizia den arren, garai oparoak bizi izan zituen aurreko mendean, bainuetxearen bueltan bereziki, eta hori dela-eta, 1930tik 1980. urtera arteko argazkiak batu dituzte, eta gaika banatu, besteak beste, ezkontzetakoak, lagun arteko kuadrillak, eskola, tren geltokia, jaiak, bainuetxearen bueltako hotelak edo prozesioak.