2025/09/27 09:00
Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria egingo dute.
9:00etatik 14:00etara, Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
11:00etatik aurrera, KALAMUA GURASO ELKARTEAK PINTXOAK prestatuko ditu
Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
12:00etik 14:00era, umeentzako tailerra Kalebarren plazan. Tailer hauen
helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak,
baserrietako kultura...ezagutzea.
Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa, Kalebarren plazan.