"Jaiak modu alai, seguru eta baketsuan" igaro direla adierazi dute, eta parte hartzea handia izan dela nabarmendu, txupinazo egunetik hasita. Egitarauan 80 jarduera baino gehiago zeudela gogora ekarri dute eta, "denek izan dutela ikusleen harrera ona".
San Bartolome jaietan izan diren belaunaldien arteko elkarbizitza sustatzeko ekimenak ere azpimarratu dituzte, "gure jaiek duten helburuetako bat delako, eta haur eta gazteen parte hartzea bereziki aktiboa izan da".
Segurtasunari dagokionez, jaiak seguruak eta baketsuak izan direla diote, eta hori Udaltzaingoaren eta Ertzainaren arteko koordinazio eta elkarlanaren emaitza da. "Segurtasun neurri guztiak aktibatu dira behar izan den momentu bakoitzean".
Elgoibarko Udalak eskerrak eman dizkie jaietan aktiboki parte hartu duten herritar guztiei, bai eta herriko elkarte, eragile eta jaiak gauzatzeko lanean lagundu duten pertsona guztiei. Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie jai hauek arrakastatsuak izan daitezen lagundu duten langile guztiei: udal teknikariak, brigadako langileak, elkarteak, gizarte eragileak, mankomunitateko garbitzaileak, udaltzainak, ertzainak, gurutze gorria eta zerbitzuak, besteak beste.
Elgoibarko udaleko alkateak, Maialen Gurrutxagaren esanetan, jai "arrakastatsuak" izan dira, giro "aparta" egon da eta handia izan da herritarren parte hartzea. "Horrelako jai jendetsuak izateko, elkarte eta eragileen parte hartzea ezinbestekoak izan dira. Urtarriletik maiatzera herritarrak entzun eta eragile desberdinekin batera planteatzen ditugu jaiak eta horrek egiten ditu jai hauek haundi”, esan du Gurrutxagak.
Jaien balorazioa egiteko bilera, eguenean
Amaitzeko, Udalak Irailaren 4an, 17:00etan, balorazio bilera egingo du Aita Agirre kulturguneko areto nagusian gizarte eragileekin, elkarteekin eta ekarpenak egiteko nahia duen edonorekin. Bilera honetan hobetzeko aukerak baloratuko dituzte, iritziak eta bizipenak trukatuz, eta hurrengo San Bartolomeetarako zutabeak jarri.