Duela 49 urte hasitako ohiturari jarraituz, 07:00etan puntuan hasi dute diana Kalebarren plazatik, eta musikariek eta segizioak ziztu bizian igaro dituzte kaleak, 28 minutuan. Irailari ongi-etorria ematea eta hainbatentzat lanera bueltazeko garaia dela gogoraraztea du jatorrian ohitura honek.