Sanbartolomeak

Jorge Gonzalez gailendu da Etxaniz Memorialean

Barren 2025ko abu. 23a, 16:41

Euskadi Fundazioko txirrindulari Jorge Gonzalez Segurado izan da azkarrena esprintean erabaki duten Etxaniz Memorialaren 78. ekitaldian.

Aurten ere Etxaniz Memoriala izan da Bezpera Eguneko egitarauko lehen ekitaldia. Txirrindulariak 9:00etan irten dira Kalegoen plazatik eta 105 kilometrokom ibilbidea osatu dute, Kalbario gaina birritan igoz; azken igoera proba bukatzeko 12,9 kilometro faltan. Halere, igoerek ez dute lasterketa hautsi eta esprintean erabaki da Gure Bidek antolatzen duen proba beteranoa. Jorge Gonzalez izan da azkarrena. Gonzalentzat denboraldiko estreinako garaipena izan da, aurrez birritan bigarren egin eta gero, Markina-Xemeinen lehenik eta Amurrion jokatutako proban berriki. Gonzalezek Urte zaila eduki duela adierazi du eta bilatua bezain kostatakoa izan dela lehen garaipen hau. "Probari ibilbidea aldatu diote, zailtasun kenduz, beraz, alferrik galdu ezin genuen aukera zen. Taldeak niretzat lan egin du Kalbarioko azken igoeraren ondoren eta eskura laga didate garaipena, errematatzea izan da nire lana". Roger Pareta Sala (Finisher/Ken Pharma) kataluniarra sailkatu da bigarren postuan eta Jon Conejero Laconcha /Electro Alavesa/Zuia Ingenieri) hirugarren postuan. 124 txirrindularik bukatu dute proba eta  Euskadi Fundazioa izan da onena taldekako sailkapenean.

Lehendakari Txapelketarako proba puntuagarria izan da Etxanizen oroimenezko lasterketa.  

BARRENekin hitzarmena duen Txirrindulariak webguneak lasterketaren laburpena egin du, eta Jorge Gonzalez irabazlea eta hirugarren postua lortu duen Jon Conejero elkarrizketatu dituzte.

Probako argazki gehiago Bezpera Eguneko argazkl bilduman.