Sanbartolomeak

Hiruretako txupinazoa, emozioa eta tradizioa bat eginda

Barren 2025eko abuztuaren 23a

Giza Eskubideen parkean jaurti dute San Bartolome jaiei hasiera ematen dien bigarren txupinazoa: Hiruretako txupinazoa.

Ohi moduan, jendetza batu da 1975. urte inguruan hasitako ohiturari segida emateko, eta elizako erlojuak hirurak jo dituenean hiru suziri piztu ditu Rosi Perezek. Dultzaineroek girotu dute ekitaldia.