Txupinazoaren aurretik, Larrain dantza

Barren 2025ko uzt. 29a, 15:31

Txupinazoak hasiko ditu ofizialki San Bartolome jaiak, baina horren aurretik plaza dantzan jarriko du Larrain dantzak.

Hainbat herritarrek antolatzen dute Larrain dantza, eta aurten seigarren urtez dantzatuko dute. Dantza saio irekia da, eta nahi duen orok har dezake parte. Abuztuaren 23an izango da, 12:15ean.
Larrain dantza entseatzeko bideo tutorial bat dute antolatzaileek, Udalaren laguntzaz sortutakoa. 

Miguel Angel Elizaga gogoan

Aurtengo Larrain dantzan Migel Angel Elizaga Lizarrako gaiteroa izango dute gogoan. Joan zen martxoan hil zen Elizaga, 92 urte zituela. Elgoibarren oso ezaguna zen, urte askoan ibili zelako dultzaina eta atabala jotzen. Baina horrez gain, dantzaria ere bazen Elizaga. Eibarko sanjoanetan ere ez zuen hutsik egiten, eta 60 urtetik gora eman zituen Lizarrako dultzaineroak Estazio kaletik Untzagaraino gidatzen. Ekintza horri eskainita dago Estazio kaleko brontzezko monumentua. Jose Angelen aitona Anselmo Elizaga izan zen familiako lehen gaiteroa, eta ondoren bere hiru semeek jarraitu zioten tradizioari: Erilbertok, Ferminek eta Moisesek. Azken honen semea zen Migel Angel, elizagatar gaiteroen hirugarren belaunaldikoa. Haien ondorengoek, baina, ez zioten gaita jotzeari segi, eta azken hamarkadan etxekoak ez ziren gaiteroekin jotzen zuen Elizagak. Ofizioz, zapatagilea zen. Larrain dantza aurretik, baina, Elizaga dantzariari egingo diote keinua, izan ere, gaiteroa izateaz gain, dantzaria ere bazen Miguel Angel. 2003ko Lizarrako jaietan ateratakoa duzue beheko argazkia. Egun hartan 60 bat dantzaritik gora batu ziren Lizarrako plazan, Larrain dantza egiteko, ume, gazte zein helduak.

Migel Angel Elizaga, eskuinean, Lizarrako jaietan.