1970

Txiki Egunean kuadrillako lagunak Kalegoen plazako frontoian

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus 2025ko uzt. 29a, 11:00

Erretratu zahar hau Roberto Andonegiren argazki artxibotik atera dugu. 1970. urte inguruan ateratakoa da, Txiki Egunean. Kuadrillako lagunak ageri dira Kalegoen plazako frontoian, Che Guevararen kamiseta jantzita. 

Hainbat emakumezko ere batu zitzaizkien erretratura, baina ez dituzte ezagutzen. Kuadrillako gizonezkoen izenak ekarri dituzte gogora: 

  • Goiko ilaran: Roberto Andonegi eta Luis Azkue.
  • Beheko ilaran ezkerretik hasita: Lodoso, Jose Mari De la Cruz, Justo Iglesias (+), Jose Daniel Canales (lurrean etzanda), Jose Mari De La Cruz, Koldo Aranburu (+), Rafa De la Cruz, Ina Perez eta Jose Manuel Juaristi (+).