Olaso industrialdean izandako isuri bat ikertzen ari da URA Agentzia

Barren 2025ko uzt. 24a, 11:07

Herritar bik eman zuten abisua astelehenean eta salatu zuten beren begiz ikusitakoa Udaltzaingoan eta 112 telefonoan. URA Agentziak ikuskaria bidali zuen lekura eta han hartutako lagilen emaitzek zer esan nahi dago orain.

Olaso industrialdean, Andikano baserriaren pare horretan, isuri bat izan zela salatu zuten astelehenean bi herritarrek eta zehaztu zuten ez zela estreinako aldia. Uztailean bi bider ikusi dute ura zikin inguru horretan, eta iaz sasoi honetan ere gertatu zela diote.

URA Agentziarekin harremanetan jarri gara gertatutakoaren berri izateko, eta erantzun digute bidali zutela ikuskaria isuria gertatu zen lekura inguruko enpresetakoekin hitz egitera eta laginak hartzera, ondoren laborategira bidaltzeko. Orain, laborategiko emaitzek ematen dutena jakin zain daude eta ez dute zehaztu isuriaren jatorria.