San Roke jaiak ospatuko dituzte asteburuan Azkue auzoan

Barren 2025ko uzt. 22a, 10:15

Iazko San Roke jaietako irudia. Arg: Mikel Askasibar.

San Roke Eguna abuztuaren 16an bada ere, uztaileko azken asteburura aurreratu dituzte ospakizunak.

Bariku honetan, hilaren 25an, hasiko dituzte San Roke jaiak Azkue auzoan, kanpai jotzearekin eta suziri jaurtitzearekin. Jarraian txokolatada egingo dute. Hona barikurako eta zapaturako , -eta San Roke Egunerako- prestatu duten egitaraua:

Uztailak 25, barikua

  • 17:00 Kanpai jotzea eta suziria
  • Jarraian, txokolatada
  • 18:00 Umeen jolasak 
  • Ondoren, orga-joko txapelketa 
  • 21:00 Afaria
  • Ondoren, DJ Arno eta bolo jaurtiketa 

Uztailak 26, zapatua 

  • 17:00 Kanpaiak eta suziriak
  • Segidan, umeentzako puzgarriak
  • Bitartean, margotzeko txokoa, toka jolasa, soka saltoa, txapel jaurtitzea...
  • Jarraian, txinga txapelketa
  • 21:00 Afaria 
  • 22:00 DJ Bon 
  • 00:00 Bolo txapelketa

Abuztuak 16, zapatua, San Roke Eguna

  • 11:00 Meza. Salda eta txorizoa banatuko dituzte.
  • Ondoren, jaietako errifaren zozketa.

Jan edanik ez da faltako Azkuen. Arg: Mikel Askasibar.