12:00etan izango da meza nagusia. Parrokiatik ohartarazi dutenez, 9:00etan ez dute mezarik ospatuko. Maalako jai batzordeak hainbat urtean antolatu zituen Maalako jaiak. Maala Azkarate Igoera herrikoia ere antolatu zuten sei urtean, baina 2017. urte inguruan laga egin zioten igoera eta jaiak antolatzeari. James Slaterrek ondutako 'El Ingles' dokumentala izan zen jai haiek utzi zuten emaitzetako bat.