Instalazioak erabiltzeko moduan daudela ondorioztatu dute adituek probak egin ostean, eta Udalak igerilekuak zabaltzea erabaki du. Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei erakutsitako ulermenagatik eta pazientziagatik.
Sei lagun ospitalera
Sei lagun Mendaroko ospitalera eraman zituzten, arnas arazo arinekin, eta haietako bat ingresatu egin zuten. Behaketan dago oraindik, gutxienez 24 orduz, bere adina kontuan hartuta eta prebentzio neurri gisa, Udaletik jakinarazi dutenez. Gainerakoek jaso dute alta.