Azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dituzte Olaizaga kiroldegiko igerilekuetan, istripuz. Bi produktu horiek normalean igerilekuak garbi mantentzeko erabiltzen dituzte, baina nahaste horrek gas-laino arriskutsua eragin du. Udaletik jakinarazi dute berehala esku hartu dela eta leihoak ireki eta eraikina hustu dutela, segurtasun neurri gisa. Era berean, kiroldegian gaurko programatutako ikastaro guztiak ere bertan behera laga dituzte. Kalea ere itxi egin dute, baina suhiltzaileak lortu dute egoera kontrolatzea. Hala ere, bost lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte, arnas arazo arinekin, eta haietako bat ingresatu egin dute.
Segurtasun-zerbitzuek gertatutakoa ikertzen ari direla zabaldu dute Udaletik, baina lasaitasun mezua zabaldu dute.