Elgoibarko Udalak udal eraikinetako balkoiak zabalduko dizkie herritarrei sanbartolomeetan, sokamuturrak ikusteko.
- Interesdunek uztailaren 16ra arte eman ahal izango dute izena, egun hori barne, esteka honen bidez: Izena emateko formularioa
Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo dute, uztailaren 17an. Sarituei e-posta bidez jakinaraziko diete.
Udaletik azaldu dutenez, lagun bakoitzak egun bakar batean izango du du lekua balkoietan. Horregatik, izena emateko unean zein egunetan ikusi nahi duten sokamuturra zehaztu beharko dute interesdunek. Zozketaren irabazleak beste pertsona batekin joan ahal izango dira.
46 lagunentzako lekua
Guztira 46 lagunentzako lekua egongo da balkoietan: Hamabost lagun (30 plaza) hautatuko dituzte sokamuturra udaletxetik ikusteko eta beste zortzi pertsona (16 plaza) Kultur Etxetik ikusteko.