Amaia Ansolak bigarren egin du Soraluzeko patata tortila lehiaketan

Barren 2025ko uzt. 14a, 14:52

Tortilla lehiaketa egin dute Soraluzeko San Andres auzoko jaietan, eta txapeldunorde geratu da Amaia Ansola elgoibartarra.

Uztailaren 11tik 14ra arte dihardute auzoko jaiak ospatzen San Andres auzoan eta San Andresko III. patata tortila lehiaketa egin zuten zapatuan. Epaimahaiak Garazi eta Jose Luis Catalan aita alabek osatutako bikoteak prestatutako tortillari eman zion lehen saria, eta Amaia Ansola elgoibartarraren tortillak jaso zuen bigarren saria.

Lehiaketa irudietan jaso du plaentxia.eus-ek: