Urazandiko parkean zeudela BetiSua txarangako kideak agertu zaizkie, ezustean, eta kalejiran egin dute Kalegoen plazara arteko bidea, han zain baitzituzten familiakoak.
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak HHko haurrentzako eskaintza diseinatu du udako oporraldirako, Udalarekin lankidetzan. Umeak adinka bereizten dituzte taldeetan, eta bakoitzak bere programazioa du, beti ere espazio librean. Jolas librea eta autonomoa, emozioak eta zentzumenak lantzen dituzte. 152 haurrek hartuko dute parte, bi txandatan banatuta: Lehen txandan 135 ume ari dira, eta bigarren txandan, berriz, 116. Haur horiekin egunero-egunero hamabost hezitzaile eta lau praktikari izango dituzte arreta zuzenean. Txandak kudeatzen berriz, hiru koordinatzaile eta zuzendari bat.
Udaldiari amaiera emateko, argazkiekin eta haurren sorkuntzekin osatutako erakusketa egingo dute Aita Agirreko Kultur Kafean, uztailaren 21etik 24ra.