Eguraldi iragarpen kaskarra dela-eta, Ehunmilak ultratraila ez da Elgoibartik igaroko

Barren 2025ko uzt. 10a, 18:05

Eguraldi iragarpena tarteko, Ehunmilak ultratrailaren antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki dute.

Bihar ziren hastekoak Ehunmilak ultratraila eta Goierriko Bi Haundiak probak, Beasainen. Eguraldi txarra iragarri dutela eta, zapatuan hasiko dira bi lasterketak, eta honenbestez, Ehunmilak ez da Azkaratetik igaroko, ibilbidea moztu eta denbora muga murriztu dituztelako antolatzaileek, "lasterkarien eta boluntarioen segurtasuna bermatzeko".

Ehunmilakeko partaideak zapatuan 11:00etan irtengo dira Beasaingo (Gipuzkoa) plazatik, eta Tolosaldean eta Goierrin barrena osatuko dute 125 kilometroko ibilbidea –berez 171 kilometro izan ohi ditu lasterketak– eta denbora muga murriztu –31 ordutan osatu beharko dute ibilbidea parte hartzaileek–. 

G2H probaren ezaugarriak mantendu egin dituzte antolatzaileek. Proba hori ere zapatuan hasiko da, 19:00etan hain zuzen, eta lasterkariek 88 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Aurreikusitako moduan, igandean (08:00etan) izango da Marimurumendi mendi maratoia, 42 kilometroa. Hiru lasterketetan herriko lagun bat baino gehiagok parte hartuko du.