Mauxitxa txarangaren 55 urteurrena ospatuko dute uztailaren 26an

Barren 2025ko uzt. 10a, 19:22

Mauxitxako kide gazte zein beteranoek elkarrekin ospatuko dute txarangaren 55. urteurrena, eta kalejiran ere irtengo dira.

Mauxitxa txarangak 1970. urteko uztailaren 26an jo zuen aurrenekoz jendaurrean, Soraluzeko Santa Ana egunean. Hortaz, 55 urte beteko dituzte uztailaren 26ean, eta txarangako egungo kideak eta izandakoak elkartzeko topaketa antolatu dute. Ez da 50. urteurrena ospatzeko 2019an egin zutenaren parekoa izango, xumeagoa baizik.

Herriko kaleetan Diana joz hasiko dute eguna. 09:30ean irtengo dira kalejiran Kalebarren plazatik. 10:30ean mokadua egiteko atsedenaldia hartuko dute Biar Dana elkartean. Eguerdian autobusean joango dira Astigarragaraino, Astarbe sagardoteggian bazkaltzera.