30 herrialdetako 900 talde ari dira parte hartzen Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa prestigiotsuan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte zazpi egunetan, astelehenetik barikura, Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Mintxetan.
Honako lotura honetan ikus daitezke Mintxeta zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak.