Bi lagun zauritu dira Azkaraten izan den auto istripuan

Barren 2025ko uzt. 7a, 17:27

15:30 inguruan jazo da ezbeharra Azkarateko errepidean (GI-2634), eta bi lagun eraman dituzte Mendaroko ospitalera zaurituta. 

Bi autok istripua izan dute gaur, astelehena, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi lagun zauritu dira ezbeharrean, eta biak Mendaroko ospitalera eraman dituzte. 15:30 aldera gertatu da istripua.

Istripuaren ondorioz, itxita egon da errepidea bi noranzkoetan, baina dagoeneko zabaldu dute errei bat; ondorioz, trafikoa txandaka ari dira bideratzen. Errepidea lehengoratzeko lanetan ari dira.