Iruñeko entzierroak pantaila handian ikusteko aukera eman du Elgoibarko Udalak

Barren 2025ko uzt. 8a, 15:19

Iruñeko sanferminetako entzierroak pantaila handian ikusteko aukera eskaintzen ari da Elgoibarko Udala, Aita Agirreko areto nagusian. 

Domekan egin zuen eztanda festak Iruñean, eta atzo hasi ziren entzierroak. Elgoibarko Udalak aurten ere eskaini du entzierroak zuzenean pantaila handian ikusteko aukera. 8:00etan puntuan ematen dute entzierroa telebistaz, eta nahi duenak zuzenean ikusteko aukera du, Aita Agirreko areto nagusian dagoen pantailan. Astean zeharreko entzierroak emango dituzte. Aste honetan uztailaren 11ra artekoak, eta datorren astean azken entzierroa, uztailaren 14an. Asteburuetan ez dute entzierrorik emango areto nagusian.