Umeen Eguneko kamisetaren irudi irabazlea June Alonsok aurkeztutakoa da. Alonso Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikaslea da. Nerabeen Eguneko kamisetaren irudia, berriz, Lea Lazarobasterrek sortu du. Lazarobaster DBHko 3. mailako ikaslea da.
Aurten, irabazleek aukeratuko dute euren diseinua izango duen kamiseten kolorea: Umeen Eguneko kamisetaren kolorea Alonsok aukeratu du eta turkesa izango da. Nerabeen egunekoa, berriz, arrosa, Lazarobasterrek aukeratuta.
Sanbartolomeetako Umeen Eguna abuztuaren 28an izango da, eta Nerabeen Eguna, berriz, abuztuaren 29an. Kamisetak jasotzeko eguna ere zehaztu dute arduradunek: abuztuaren 27an jaso beharko da, 16:30etik 18:30era, elizako arkupean.