Elgoibar edo inguruko herrietako zortzi urtetik aurrerako neska-mutilek batu ahal izango dute Mintxeta taldera, 2017az geroztik jaiotakoek, hain justu ere. Atletismoko disziplina gehienak probatu eta lantzeko aukera izango dute, besteak beste, krosa, abiadura, iraupen luzeko lasterketak, jaurtiketak eta jauziak. Entrenamenduak astelehen, asteazken eta barikuetan egingo dituzte, 18:30etik aurrera.
Nagusien taldea sortu nahi dute aurten. Azaldu dutenez, korrika egitea atsegin duten edo korrika egiten hasi nahi duten helduei laguntzea eta gidatzea izango da talde honen helburua, talde baten barruan eta entrenatzaile baten gidaritzapean aritzeak dituen onurez baliatuta. Talde honek ez du entrenamendu egunik ez eta ordurik zehaztuta momentuz. Denen artean erabakiko dute, dagoen interesaren arabera.
Mintxeta taldeko kide izan nahi dutenek mintxeta@mintxeta.com helbidera idatzi behar dute, euren datuak emateko galdetegia eskatuz.