Unax Carrascosa Europako txapeldunorde izan da Espainiako selekzioarekin 13 urtez azpiko gorren areto futbolean

Barren 2025eko uztailaren 4a

Unax Carrascosa gazte elgoibartarrak bigarren egin du Italiako Salernon jokatu duten 13 urtez azpiko gorren Europako areto futboleko txapelketan, Espainiako selekzioarekin.

Final-erdietan Ingalaterrari 7 eta 3ko emaitzarekin irabazita lortu zuen Espainiako selekzioak finalerako txartela, eta Alemaniaren kontra jokatu zuten final handia. 2-8koa izan zen emaitza, Alemaniaren alde. Carrascosa txapelketako goleatzaile nagusia izan zen. Azaleko argazkian, Unax Carrascosa, ezkerretik hasita laugarrena, ikurriña bizkarrean hartuta.