Udaletik zehaztu dutenez, auto pribatuaren erabilera gutxitzea eta herritarrei irisgarritasun aukerak handitzea da zerbitzu honen helburua. Autobusa Aita Agirretik abiatzen da, Txarriduna ondoko biribilgunean geldialdia egiten du, eta Mintxetararaino igotzen da. "Helburua da herritarrei igerilekuetara igotzeko aukera erraza ematea eta kotxearen erabilera murriztea, ingurumenarekiko errespetuzkoagoa den mugikortasun eredua bultzatuz", adierazi dute udal arduradunek.
Honakoak dira ordutegiak:
- Goizez: 10:20, 11:20 eta 12:20
- Arratsaldez: 17:20, 18:20 eta 19:20
Prezioak:
- Euro bat, ohiko bidaiarientzat
- 0,50 euro, pentsiodunentzat
- Doakoa, 12 urtetik beherakoentzat eta behar bereziak dituzten pertsonentzat