Hemendik aurrera, formato digitalean jarriko dute eskuragarri, baina hala nahi duenak papereko formatoan ere eskuratu ahal izango du ondorengo leku hauetan: Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Aita Agirre kulturgunean eta Jubilatuen Biltokian.
Neurri hau hartzeko arrazoi nagusiak bi izan direla zehaztu dute: ingurumen-inpaktua murriztea eta herritarren kontsumo-ohitura berrietara egokitzea. Haien esanetan, azken urteetan gero eta jende gehiagok kontsultatzen du agenda telefonotik edo ordenagailutik, eta horrek bultzatu ditu aldaketa egitera. "Papera aurreztu eta baliabide publikoen erabilera arduratsuagoa egitea lortu nahi dugu", adierazi dute.