Lau filma emango dituzte aurten aire libreko zine emanaldietan

Barren 2025ko eka. 30a, 15:02

Aire libreko zine emanaldiek tradizio handia dute Elgoibarren, eta aurten ere ez dute hutsik egingo, eskaintza aurreko urteetan baino laburragoa izango den arren.

Uztaileko asteburuetarako beste ekitaldi batzuk iragarrita daudela-eta, horiekin bat egiteko aire libreko zine emanaldia prestatu dutela azaldu dute Elgoibarko Udaleko Kultura Sailetik. Urazandiko eta Azkueko jaiak ospatuko dituzten asteburuetan zine emanaldirik ez programatzea erabaki dute, eta hala, lau filmarekin osatu dute eskaintza. Gainera, horietako bi euskaraz izango dira. Kalegoen plazan izango dira emanaldiak, 22:30ean. 

Aurtengoan pelikula hauek emango dituzte: 

  • Uztailak 4, ostirala: Menudas piezas (+12 urte)
  • Uztailak 5, larunbata: Deep Sea (+7 urte) – Eskaraz
  • Uztailak 18, ostirala: Amigos Imaginarios (+6 urte)
  • Uztailak 19, larunbata: Ainbo, Amazoniako Gerraria (+7 urte) – Euskaraz