Zentrotik jakinarazi dutenez, IMH Campus-eko zuzendaritzak eta patronatuko kidez osatutako ordezkaritzak garatzen diharduten proiektuen eta erronken berri eman zion sailburuari, besteak beste, fabrikazio aurreratuaren sektorerako talentuaren prestakuntzan eta fidelizazioan hezkuntza-berrikuntzaren bidez egiten dihardutena, eta unibertsitateen eta lanbide-heziketaren arteko lankidetza-espazioak edo ikerketa aplikatua izan ziren bisitan landu zituzten bestelako gaiak.
IMH Campuseko zuzendari nagusi Ixaka Egurbidek eman zion euren helburuen berri Perezi, honela: "Gure helburua da kalitatezko hezkuntza eskaintzea, berrikuntzak eginez eta gure ikasleen, industriaren eta gizartearen egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara etengabe egokituz".
Sailburuarekin batera etorri ziren Xabier Aizpurua Telleria Unibertsitate Politikako sailburuordea eta Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzako zuzendaria. Era berean, Elgoibarko Udaleko ordezkariek ere hartu zuten parte, Maialen Gurrutxaga alkateak eta Ion Zubiaurre Hirigintza zinegotziak.
Argazkiak: IMH Campus.