10:00etatik 15:00etara egongo dira San Frantzisko kalean, King-Kong parean.
Kaleko katuak esterilizatu eta babesten dituen elkartea da Katueder, eta, besteak beste, albaitaritza gastuak eta jatekoaren gastuak estaltzea dute helburu. Denetariko artikuluak jarriko dituzte salgai, eta nahi duenak aukera izango du ekarpen ekonomikoak egiteko edota katuentzako janaria emateko ere.