Zapatura arte egongo da zabalik Egur Arte Tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa

Barren 2025eko ekainaren 24a

Egur Arte Tailerreko ikasle helduek ikasturtean eginiko artelanak ikusgai daude Kalebarren plazako Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Ekainaren 20an zabaldu zuten erakusketa, eta 28ra arte egongo da artelanak ikusteko aukera, 18:30etik 20:30era.