Basarte kalea eta Errezabaleko aparkalekua egokitu dituzte San Joan suak egiteko

Barren 2025eko ekainaren 23a

Azken urteetan Santa Ana kalean piztu izan dituzte San Joan gaueko suak Elgoibarren, baina aurten kokapen berria izango dute: Basarte kalea eta Errezabaleko aparkalekua (Pilar ikastetxea egon zen lekua). 

Elgoibarko Udalak jakinarazi du Santa Ana kalean egin dituzten obrak direla-eta, aurten gune hartan San Joan gaueko surik ez egitea erabaki dutela. Horren ordez, bi kokaleku egokitu dituzte: Basarte kalea eta Errezabaleko aparkalekua (beheko irudian). Herritarrak gonbidatu dituzte festaz gozatzera.