Jai giroan eta jokalariei eginiko lana aitortuz amaitu du denboraldia Sanlok

Barren 2025ko eka. 22a, 13:23

Sanlo Festak 400 lagun batu zituen atzo Sigmako aparkaleku estalian egin zuten bazkariaren bueltan. Bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten eta Mikel Izeta Saria ere bai, estreinakoz.

Sanloko jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta kirol taldearen bueltako beste hainbat lagunek bazkari baten bueltan agurtu zuten atzo denboraldia. Giro aparta izan zela adierazi dute Sanlo kirol taldetik. 
Bazkalostean Gipuzkoako Kopak irabazi dituzten taldeei eta talde bakoitzeko urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten. Mikel Izeta Saria ere banatu zuten, estreinakoz. Delegatuek egiten duten lanari aitortza egiteko sortu dute saria, eta hainbat urtean Sanloko delegatua izan zen Mikel Izetaren izena izango du sariak, hura gogoan. Edu Andresi eman diote lehendabiziko Mikel Izeta Saria. 
Hona hemen Sanloko 2024-2025eko jokalari aipagarrienak:

Sanlo Festa eta sari banaketa ekitaldia, argazkietan (Irudiak: Roberto Sanchez):