Erreportari izatea zaila da, are gehiago Txiki Egunean

Barren 2025ko eka. 19a, 15:34

Ez da erraza Txiki Egunean erreportari lanak egitea, eta milioi bat euroko txekea aurkitzeko ere ez da egunik aproposena, ...dirudienez. 

Malen Altuna kazetaria izan zen Aitziber Gredosek aurkezten duen Linbo telebista saioko gonbidatuetako bat, eta Elgoibarren gertatu zitzaion anekdota bat kontatu zuen, Txiki Egunean eitb-rako erreportari lanak egitera bidali zutenean gertatu zitzaiona, hain zuzen. Zer egingo zenuke kalean milioi bat euroko txekea aurkituko bazenu? galdera hori egitera bidali zuten Txiki Egunera.