Ane Arte Tailerreko ikasleen lanekin osatutako erakusketa, Kultur Kafean

Barren 2025ko eka. 19a, 14:21

Aita Agirreko Kultur Kafean dago ikusgai Ane Arte Tailerreko ikasleek ikasturtean eginiko lanen aukeraketa.

Martitzenetik daude ikusgai eta ekainaren 29ra arte egongo dira Kultur Kafeko hormetan zintzilik. Tailerreko ikasleek, -haur, nerabe zein heldu-, ikasturtean zehar eginiko lanak dira. Ane San Martin irakasleak erakusketarako lan bat aukeratzeko eskatu zien ikasleei eta horiexek dira erakusketan ikus daitezkeenak. "Erakukesketa honek ikasleek herriari beraien afizio, gustu, lan eta esfortzua erakuskeko balio du, eta urte guztian arte tailerrian egiten duten ahaleginaren erakusleiho modukoa da", azaldu du San Martinek. 

Hurrengo ikasturterako izen-ematea zabalik dutela ere jakinarazi dute. Interesatuek hainbat modu dute harremanetan jartzeko: 688 632 478 telefono zenbakian, aneartetailerra@gmail.com helbidera idatzita edo instagram bidez, @aneartetailerra kontuan.