Atxutxiamaika aisialdi taldeak HH eta LHko umeentzako txoko osagarriak eskainiko ditu irailaren 1etik 5era. Goizez izango dira, 9:00etatik 13:00etara. Helburua da umeak eskolan hasi aurreko egunak aisia hezitzailearekin janztea, eta, besteak beste, jolasak, natur ekintzak eta bestelako jarduerak antolatuko dituzte.
Izena emateko epea ekainaren19tik uztailaren 4ra bitartean egongo da zabalik. Taldea osatzeko gutxieneko ume kopuru bat egon beharko dela aurreratu dute arduradunek.
Zerbitzu honen kostua 83 eurokoa izango da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, 75 euro)
Izena emateko sakatu HEMEN
Informazio gehiagorako: 943 741 626 (Amaia Lasagabaster) / kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus