Ohi moduan, Kalegoen Plazatik hasiko da Nahaste Borraste proba, 19:00etan, eta helmuga ere plazan izango da. Betiko formatua izango du probak, bizikletaz, zakua bizkarrean hartuta eta korrika egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide berbera.
Dagoeneko eman daiteke izena Nahaste Borrasten parte hartzeko: HEMEN
Edonola ere, egunean bertan ere egongo da, baina, izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era, Kalegoen plazan bertan. Aurrez izena emandakoek egunean bertan jaso beharko dute dortsala plazan, 18:30ak baino lehenago.
Iazkoan Jon Beristain eta Ainhoa Lendinez izan ziren Nahaste Borrasteko irabazleak. Kimetzetik jakinarazi dutenez, Lendinezek aurreratu die aurten ezingo duela parte hartu. Hori dela-eta herriko emakumeak parte hartzera animatu dituzte, azken urteetan Lendinez izan baita emakumezko parte hartzaile bakarra.