Sariak banatuz amaitu dute ikasturtea tenis elkartekoek

Barren 2025ko eka. 16a, 12:24

40 + 15 Tenis eta Padel Elkartean diharduten 30 lagunek hartu dute parte ikasturteari amaiera emateko ekitaldian.

Diplomak eta garaikurrak banatu zizkieten aurreko eguenean Mintxetan egin zuten ekitaldian. Sari berezia jaso zuen 9 urteko Naia Cantosek, "eduki duen bilakaeragatik". Kirol zinegotzi Ricardo Astigarragaren eskutik jaso zituzten diplomak gaztetxoek. Elkartea laguntzen duten babesleek ere hartu zuten parte ekitaldian, Ronelan enpresako Ramon Zapatak eta Garajes Garciako Fernando Garciak, hain zuzen ere.

Ekitaldiari askari batekin eman zioten amaiera eta amaitutzat eman dute denboraldia. Irailean hasiko dute denboraldi berria.