Euria ere batu da festara asteburu honetan, baina hala ere, danborradak aurrera eramateko moduan izan dira antolatzaileak. Atabal elkarteak antolatuta, helduen danborrada egin zuten atzo gauean, eta gaur eguerdian Inazio Bereziartua musika eskolakoek umeen danborrada egin dute.