Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Kilometroen online dendan erosi ahal izango dira algodoizko kamisetak zein zapiak. Eskaerak egiteko epea ekainaren 16an bukatuko da eta egindako eskaerak Elgoibarko Kilometroak dendan jaso ahal izango dituzte gero eskatzaileek, uztailaren 17ra bitartean. Zehaztu dutenez, ekainaren 21etik aurrera eguenetan bakarrik zabalduko dute Errosario kalean dagoen denda.