Milla Berdean edota 5 eta 10 kilometroko lasterketetan parte hartzeko aukera zuten Binter NigthRun lasterketako partaideek, eta hamar kilometrokoan hartu zuten parte CATT Morkaiko taldeko hiru kidek. Julen Salaberriak lortu zuen emaitzarik onena, sailkapen nagusiko bosgarren postuan sailkatu baitzen, 35 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Podiumera ere igo zen, hirugarren postua eskuratu baitzuen beteranoetan (beheko argazkian). Iker Hernandez 30. postuan sailkatu zen (37:46) eta 182. postuan Oskar Crespo (44:43). Javier Menta izan zen azkarrena 10 kilometrokoan (32:11). Emakumezkoetan Maite Arraiza izan zen irabazlea (36:40).
Kontxako hondartza, Alderdi Eder parkea, Kursaala eta Zurriola hondartza moduko Donostiako toki esanguratsuetatik igaro ziren antxitxikariak, eta ibilbide hori guztia argiekin eta soinuekin girotu zuten antolatzaileek. Hiru probetan 2.400 korrikalarik hartu zuten parte; emakumezkoak erdia baino gehiago, %52a zehazki.