B plana aurkeztu dute, hiru egunean zehar, Herriko Antzokian. 150 bat dantza ikaslek hartu dute, eta denetariko dantzak eskaini dituzte, taldeka. 5 urtetik 65 urtera bitarteko dantzariak biltzen ditu eskolak, eta denek hartu dute parte jaialdian. Elgoibarkoak izan dira gehienak, baina Soraluzeko talde batek ere hartu du parte. Datorren astean hartuko ditu oporrak dantza eskolak, udalekuekin hasi aurretik.