Odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren Odol Emaileen Nazioarteko Egunaren bezperan

Barren 2025ko eka. 12a, 10:11

Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da ekainaren 14a, eta odola emateko aukera izango da Elgoibarren bezperan, ekainaren 13an.

Ohi moduan, Jubilatuen Biltokian egingo dituzte odol ateratzeak. 16:30ean hasiko dira lanean, eta Elgoibarko Odol Emaileen elkartetik gogoratu dute txanda hartu behar dela aurrez. Elkarteak Gotatanta.eus webgunea du horretarako, baina 623 328 408 telefono zenbakira mezua bidalita ere hartu daiteke ordua.

Euskadiko odol emaileen elkarteak odola emateko hainbat arrazoi daudela gogora ekarri du, Odol-ematearen Mundu Egunaren aurreko aste honetan. Batetik, odol-emateek odoleko gaixotasunak dituzten pazienteei lagundu diezaiekete, hala nola leuzemiak, linfomak edo anemia larriei. Era berean, odol-emaile bakoitza funtsezkoa da tratamendu luze eta konplexuei aurre egin behar dietenentzat. Oro har, odol-emateak funtsezkoak dira ebakuntza behar duten pertsonentzat. "Larrialdietako esku-hartzeetatik hasi eta aurrez programatutako ebakuntzetaraino, emandako odola funtsezkoa da paziente askorentzat aurrera egin ahal izateko. Horregatik, eskuzabaltasunez odola ematen duten pertsona bakoitzaren balioa aitortzen jarraitzen dugu. Odola emateak bizitzak salbatzen lagun dezake eta egunero jende askok behar duen ekintza sinplea da. Hurbildu zaitez zure odol-emate zentrora eta lagundu benetan axola duen zerbaitekin", adierazi dute elkartetik.