Hondartzako eskubaloiaz gozatu dute Sanloko jokalariek Deban

Barren 2025ko eka. 11a, 17:11

Denboraldiak bukatu den arren, eskubaloiaz gozatzen jarraitzen dute Sanloko jokalariek. 

Jokalari helduenek hondartzako eskubaloi jardunaldian parte hartu zuten, Debako hondartzan. Talde mixtoetan jokatu zituzten partidak eta pozik daude Sanlokoak. "Lehendabizikoz antolatu genuen eta berriro errepikatzeko gogoz bukatu genuen, jokalariek oso ondo pasa zutela esan baitziguten", azaldu dute. 

La Maruca eskubaloi txapelketa, Kantabrian

Sanloko jokalari gaztetxoenek, berriz, La Maruca eskubaloi txapelketan parte hartu zuten Camargon (Kantabria, Espainia). Kantabriako, Euskal Herriko, Astusiaseko eta Gaztela eta Leoiko 700dik gora haurrek parte hartu zuten alebinentzako txapelketa beteranoan; 24. edizioa izan da aurtengoa. Ohitura duten moduan, apar festa batekin eman zioten amaiera txapelketari. 

Senior emakumeen bigarren taldea osatzeko deia

Sanlo kirol taldeak senior kategorian aritzeko emakumezkoen bigarren talde bat osatu nahi du, eta interesatuek ekainaren 20ra arteko epea dute izena emateko, eta sanloseniorneskak@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

Debako eta Camargoko irudiak ikus ditzakezue goiko argazki bilduman (irudiak: Sanlo EKT)